PABLO FUSTO BERE ITZULERAREN ATEETAN

Jatorriz Buenos Airesekoa den Pablo Fusto aurrelari nabarmena pilotaren mundura itzultzear da. Urtarrilaren 13az geroztik atseden hartzen aritu da,  eskuin hankako iskiotibialean zuntz-haustura larria izan ondoren; haustura bost zentimetrokoa izan zen. Zorigaitza banakoaren final erdietako partidan gertatu zen, Ibai Perezaurrez aurre zuela.

Une horretan, markagailua Fustoren alde zegoen: 10-6, 8-10 eta 6-3. Haatik, zazpi aldiz modalitateko txapeldun izandakoak norgehiagoka utzi behar izan zuen, ziztada sentitu ondoren. Azken asteetan hobekuntza nabaria egin arren, bere berragerpena mediku-proben baitan dago. Guztia aurreikusita bezala joanez gero, ostiral honetan jaso dezake medikuaren alta. Kasu horretan,  Mungiako Urrezko Pala Pro txapelketako laugarren jardunaldian itzuliko litzateke jardunera. Bertan  Iñaki Urrutiarekin bat egingo luke, Dan Necol eta Iker Gordonbikotearen aurka lehiatzeko, jaialdiaren bigarren partidan. Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan  hasteko dago programatua.

Pilotazaleen komunitateak irrikaz itxaroten du Pablo Fustoren itzulera. Nahiz eta sei aste igaro lehiatu gabe, bere erabakitasunak eta trebetasunak aldea eragin dezaketen hurrengo norgehiagoketan. Kantxan noiz berragertuko zain egongo gara!

PABLO FUSTO BERE ITZULERAREN ATEETAN

2024-02-27

Azken albisteak
Erabaki dira hurrengo fasean egongo diren bikoteak

2024-09-4

Erabaki dira hurrengo fasean egongo diren bikoteak

Gaubeka-Ibai Pérezek 3-2 irabazi diote Necol-Del Ríori lehen kanporaketan, eta Maldonado-Gordonek 3-0 irabazi diote Fusto-Urrutiari bigarren kanporaketan. Necol eta Del Río hurrengo fasera pasako dira bikote galtzailerik onena izateagatik.

Gaur bertan hasiko da Sopela Pro ’24 torneoa

2024-09-2

Lehenengo Sopela Pro ’24 torneoa irabaztea helburu duten 4 bikoteak gaur sartuko dira lehian. Eta, gaur bertan, bikote bat kanpoan geratuko da.

Baditugu Pala D’or-eko txapeldunak

2024-09-2

Baditugu Pala D’or-eko txapeldunak

Maldonado – Brefel bikoteak irabazi du Pala D ‘Or torneoa, Necol – Alkortari 3-2 irabazita partida oso gogor baten ondoren non zaleek asko gozatu zuten.

Final ikaragarria Aste Nagusiari amaiera emateko

2024-08-26

Final ikaragarria Aste Nagusiari amaiera emateko

Maldonado – Del Rio izan ziren Aste Nagusiko txapeldunak, finala, Gaubeka – Ibai Pérezi 3-1 irabazi ondoren.