URREZKO PALA PRO 2024 – 4. JARDUNALDIKO EMAITZAK

Pilotalekua: Trobika Frontoia Mungia Data: 2024/03/01:

Lehen partida:

Mungiako Urrezko Pala Pro txapelketako laugarren partidako lehen partidak ez zuen faborito argirik, eta irekita zegoen. Gorriak aurreratu ziren, 6-3; baina urdinek erreakzionatu egin zuten, lehenengo puntua patrikan sartzeko; markagailuak 10-7 adierazi zuen. Bigarren jokoan behartu gabeko hutsegiteak egon ziren. Baina gakoa Ibai Perezengan egon zen, izan ere, bere aurkariek baino hutsegite gutxiago egin zituen. Horrela, urdinekin bigarren puntua lortu zuten, 10-7. Hirugarren jokoan, gorriek dinamika aldatu zuten, eta erritmo biziagoaz irten ziren, lehenengo puntua eskuratuz, 10-5. Laugarren eta azken jokoan, gorriek ezin izan zioten erritmoari eutsi, eta urdinek hutsegiterik ez egitea lortu zuten. Bikote bakoitzak garbi zuen nola jokatu behar zuen eta, azkenean, urdinek irabazi zuten 10-4. Horrenbestez, hirugarren puntua eta garaipena erdietsi zituzten.

Bigarren partida:

Jaialdiko bigarren partida norgehiagoka irekia izan zen berriz ere, bereziki Pablo Fustoren itzulerarekin. Jokoa emozioz hasi zen, eta bikote bakar batek ere ez zuen markagailuan ihes egitea lortu. Azkenean, urdinek lehenengo jokoa poltsikoratzea lortu zuten, 10-6 irabazita. Bigarren jokoan, gorriek beren errepertorioa erakutsi zuten. Urrutia ziur eta indartsu aritu zen, eta horri esker, bigarren jokoa irabaztea lortu zuten, 10-5. Hirugarren jokoan, frantziarra nagusitzen eta bere abiadura inposatzen hasi zen, eta puntua bereganatu zuten markagailuak 10-8 erakusten zuelarik urdinen alde; joko bat aurretik beraz. Laugarren jokoan, bikote bakar batek ere ez zuen lortu erabat nagusitzea, eta emozioa azken tantoetara arte mantendu zen. Necolek joarekin jarraitzen zuen, baina Urrutiak ondo eusten zion. Azkenik, urdinek irabazi zuten, 10-7. Hala, hirugarren puntua eta garaipena erdietsi zituzten.

Urrezko Pala Pro

Mungian (Bizkaia) jokatzen den euskal pilotako torneoa. Txapelketa honetan, ez dago bikote finkorik, eta pilotarik guztiek elkarren aurka jokatzen dute. Sei jardunaldi jokatzen dira ligaxkan, eta demarkazio bakoitzeko bi sailkatu onenek final handia jokatzen dute. Ekitaldi zirragaragarri horretan palako jokalari onenak elkartzen dira.

Begiratu hemen sailkapena.

2024-03-1

Pilotalekua: Trobika Frontoia Mungia Data: 2024/03/01:

Lehen partida:

  • Maldonado – Alkorta: 1
  • Gaubeka – Ibai Pérez: 3 (7-10/7-10/10-5/4-10)

Mungiako Urrezko Pala Pro txapelketako laugarren partidako lehen partidak ez zuen faborito argirik, eta irekita zegoen. Gorriak aurreratu ziren, 6-3; baina urdinek erreakzionatu egin zuten, lehenengo puntua patrikan sartzeko; markagailuak 10-7 adierazi zuen. Bigarren jokoan behartu gabeko hutsegiteak egon ziren. Baina gakoa Ibai Perezengan egon zen, izan ere, bere aurkariek baino hutsegite gutxiago egin zituen. Horrela, urdinekin bigarren puntua lortu zuten, 10-7. Hirugarren jokoan, gorriek dinamika aldatu zuten, eta erritmo biziagoaz irten ziren, lehenengo puntua eskuratuz, 10-5. Laugarren eta azken jokoan, gorriek ezin izan zioten erritmoari eutsi, eta urdinek hutsegiterik ez egitea lortu zuten. Bikote bakoitzak garbi zuen nola jokatu behar zuen eta, azkenean, urdinek irabazi zuten 10-4. Horrenbestez, hirugarren puntua eta garaipena erdietsi zituzten.

Bigarren partida:

  • Fusto – Urrutia: 1
  • Necol – Gordon: 3 (6-10/10-5/8-10/7-10)

Jaialdiko bigarren partida norgehiagoka irekia izan zen berriz ere, bereziki Pablo Fustoren itzulerarekin. Jokoa emozioz hasi zen, eta bikote bakar batek ere ez zuen markagailuan ihes egitea lortu. Azkenean, urdinek lehenengo jokoa poltsikoratzea lortu zuten, 10-6 irabazita. Bigarren jokoan, gorriek beren errepertorioa erakutsi zuten. Urrutia ziur eta indartsu aritu zen, eta horri esker, bigarren jokoa irabaztea lortu zuten, 10-5. Hirugarren jokoan, frantziarra nagusitzen eta bere abiadura inposatzen hasi zen, eta puntua bereganatu zuten markagailuak 10-8 erakusten zuelarik urdinen alde; joko bat aurretik beraz. Laugarren jokoan, bikote bakar batek ere ez zuen lortu erabat nagusitzea, eta emozioa azken tantoetara arte mantendu zen. Necolek joarekin jarraitzen zuen, baina Urrutiak ondo eusten zion. Azkenik, urdinek irabazi zuten, 10-7. Hala, hirugarren puntua eta garaipena erdietsi zituzten.

Urrezko Pala Pro

Mungian (Bizkaia) jokatzen den euskal pilotako torneoa. Txapelketa honetan, ez dago bikote finkorik, eta pilotarik guztiek elkarren aurka jokatzen dute. Sei jardunaldi jokatzen dira ligaxkan, eta demarkazio bakoitzeko bi sailkatu onenek final handia jokatzen dute. Ekitaldi zirragaragarri horretan palako jokalari onenak elkartzen dira.

Urrezko Pala Pro

Mungian (Bizkaia) jokatzen den euskal pilotako torneoa. Txapelketa honetan, ez dago bikote finkorik, eta pilotarik guztiek elkarren aurka jokatzen dute. Sei jardunaldi jokatzen dira ligaxkan, eta demarkazio bakoitzeko bi sailkatu onenek final handia jokatzen dute. Ekitaldi zirragaragarri horretan palako jokalari onenak elkartzen dira.

Begiratu hemen sailkapena.

Azken albisteak
Dena prest Banakako Txapelketako finalerako

2025-02-5

Dena prest Banakako Txapelketako finalerako

Ibai Pérez eta Urrutiak ostiralean Bizkaia Frontoian jokatuko den Banakako Txapelketako finalean erabiliko duten materiala aukeratu dute.

Dagoeneko salgai daude Urrezko Pala Pro Torneorako sarrerak

2025-02-4

Dagoeneko salgai daude Urrezko Pala Pro Torneorako sarrerak

Salgai daude Mungiako Trobika pilotalekuan jokatuko den Urrezko Pala Pro Torneoko lehen jardunaldietarako sarrerak eta torneo osarako abonuak.

Atzelarien lehia izango da banakako finalean

2025-02-1

Atzelarien lehia izango da banakako finalean

Banakako Pala Txapelketako finalak bi atzelari izango ditu protagonista finalerdietako ligaxkako azken jardunaldia irabazi ondoren. Iñaki Urrutia alde batetik eta Ibai Perez bestetik.

Finalerako txartelak jokoan

2025-01-30

Finalerako txartelak jokoan

Ostiral honetan erabakiko da 2025eko Banakako Pala Txapelketako final handiako protagonistak. Irabazleek otsailaren 7an jokatuko dute finala.