Urrezko Pala Pro Txapelketa sendo doa aurrerantz

Joan den ostiralean Mungian jokatu zen Urrezko Pala Pro Txapelketako laugarren jardunaldia. Atzelarien sailkapena zertxobait argiagoa dago, baina ez dago ezer erabakita 2 jardunaldiren faltan.

Arratsaldeko lehen norgehiagokan, Maldonado-Urrutiak ondo egin zituzten euren lanak eta Fusto-Alkortaren gainetik pasa egin ziren. Lehen pilotakadatik ikusten zen gorrien nagusitasuna, ez zioten bizi-hasperen bat ere utzi urdinei 20 puntu ere lortu ahal izateko. Partidako onena Iñaki izan zen, bere jokoan konfiantza eta segurtasuna erakutsiz. Arratsaldeko bigarren partidan, Necol-Del Ríok ez zuten garaipena lortu, baina partida galdutako puntu gehien lortu zituzten. Emaitza estua izan zen, 3-2 urdinentzat, non Madariaga-Ibai Pérezek azken unera arte borrokatu behar dela erakutsi zuten, merezitako garaipena lortuz.

2025-03-17

Azken albisteak
Bizkaia pilotalekura itzuliko gara..

2025-04-8

Bizkaia pilotalekura itzuliko gara..

Urrezko Pala Pro txapelketako 7. Jardunaldia bertan behera

2025-04-5

Urrezko Pala Pro txapelketako 7. Jardunaldia bertan behera

Urrezko Pala Pro txapelketako 6. Jardunaldia bertan behera

2025-03-27

Urrezko Pala Pro txapelketako 6. Jardunaldia bertan behera

Urrezko Pala Pro txapelketako 5. jardunaldia bertan behera

2025-03-20

Urrezko Pala Pro txapelketako 5. jardunaldia bertan behera

Bihar ostirala, martxoak 21, 19:00etan Mungian jokatuko diren partidak bertan behera geratuko dira txapelketa horretan parte hartuko duten palistek deitutako grebaren ondorioz.