2024-09-17
Necol-Del Riok 3-2 irabazi diote Maldonado-Gordoni sailkapen faseko bigarren jardunaldian eta lehen garaipena lortu dute Sopela Pro ’24 torneoan.
2024-09-12
Maldonado – Gordon aurrez aurre izango dituzte Necol – Del Río ligako bigarren jardunaldian. Bikote urdinak torneo honetan lehen garaipena lortzeko gogoz estreinatuko da fase honetan.
2024-09-10
Maldonado-Gordonek 3-2 irabazi diote Gaubeka-Ibai Perezi sailkapen faseko lehen jardunaldian. Sailkapeneko buruan jarri dira eta lehen kolpea eman dute finalerako bidean aurrea hartzeko.
2024-09-9
Maldonado – Gordon Gaubeka – Ibai Perezen aurka arituko dira ligako lehen jardunaldian. Kanporaketetako irabazleek elkarren aurka jokatuko dute torneoaren hasiera onari jarraipena ematen saiatzeko.
2024-09-4
Gaubeka-Ibai Pérezek 3-2 irabazi diote Necol-Del Ríori lehen kanporaketan, eta Maldonado-Gordonek 3-0 irabazi diote Fusto-Urrutiari bigarren kanporaketan. Necol eta Del Río hurrengo fasera pasako dira bikote galtzailerik onena izateagatik.
2024-09-2
Lehenengo Sopela Pro ’24 torneoa irabaztea helburu duten 4 bikoteak gaur sartuko dira lehian. Eta, gaur bertan, bikote bat kanpoan geratuko da.
Maldonado – Brefel bikoteak irabazi du Pala D ‘Or torneoa, Necol – Alkortari 3-2 irabazita partida oso gogor baten ondoren non zaleek asko gozatu zuten.
2024-08-26
Maldonado – Del Rio izan ziren Aste Nagusiko txapeldunak, finala, Gaubeka – Ibai Pérezi 3-1 irabazi ondoren.
2024-08-23
Salgai daude Sopelako frontoian iraileko astelehenetan jokatuko den Sopela Pro ’24 Torneorako sarrerak eta abonuak.
2024-08-22
Datorren ostiralean, abuztuak 23, jarriko dira salgai Sopela Pro ’24 Torneorako abonuak eta sarrerak.
2024-08-14
Sopelako pilotalekuak torneo berri bat hartuko du iraileko astelehen guztietan. Bertan, InnPala taldeko 4 aurrelari eta atzelari onenek hartuko dute parte.
2024-08-13
2024ko Aste Nagusia Torneoak finalerdi bat hartuko du abuztuaren 21ean, eta finala abuztuaren 24an jokatuko da.
Maldonado-Del Rio, Gaubeka-Ibai Perez, Fusto-Gordon eta Madariaga-Urrutia bikoteek hartuko dute parte torneoan.
2024-08-12
Gaubeka-Ibai Perezek 3-2 irabazi diote Maldonado-Alkortari Debako Aldats pilotalekuan, eta txapeldun izendatu dira, oso partida gogorra eta lehiatua jokatu ondoren.
2024-08-8
Maldonado-Alkortak osatutako bikoteak Debako titulua irabazteko, finalerdietan oso itxura ona eman zuen Gaubeka-Ibai Perez bikoteari irabazi beharko diote.
2024-08-1
Pala D’or torneoa buelta da hirugarren jardunaldiarekin, non dena erabakita geratuko den. Biarritzen abuztuaren 30ean jokatuko den finalerako bi txartelak banatuko dira ostiralean.
2024-07-29
Urteko palista onenekin Azpeitiko jaiez gozatzeko partida. Maila goreneko palaz gozatzeko aukera paregabea. Izarraitz pilotalekuan ikusiko dugu elkar.
2024-07-22
Partida oso lehiatua eta ikusteko polita izan da. Plentziako Jai Alai pilotalekuan bildu diren zaleek gozatu ederra hartu dute partidekin. Maldonado – Gordonek eskuratu du finalerako txartela, bertan Gaubeka – Urrutia bikotea izango dute aurrez aurre.
2024-07-18
Plentziako finalaurreko partida argentinar-bizkaitarra, bi bikoteak sasoi onean daude eta bietako edozein sar daiteke finalean.
2024-07-14
Ikusleen erantzun bikain baten ondorioz, pilotariek daukaten onena kantxaratzen dute eta Baiona zein Armintzako bezalako partidak jokatzen dituzte.
2024-07-11
Palazaleek “La Bombonera”-n jokatuko den partida ez dute galdu nahi izango. Partida handia eta gogo handi daudela adierazi dute protagonistek.
2024-07-9
Baionako lehiak erabakiko du zein bikote jarriko den lehen postuan bigarren jardunaldia amaitzerakoan. Emozioa ez da faltako frontoian.
2024-07-8
Maldonadok galdu gabe jarraitzen du banakakoan eta argi utzi du aurten erregea dela banakako modalitatean pasaden urteko txapelduna menderatuz.
2024-07-3
Ostiralean, uztailak 5, banakako bi partida jokatuko dira St. Geours de Maremne herrian. Dan Necol palistak Roman Maldonado, gaur egungo txapeldunari, erronka bota dio. Lehenengo neurketan Iñaki Urrutiaren pilotakada ikusgarriak eta Esteban Gaubekaren jokoa izango ditugu ikusgai.
2024-06-23
Azken urteetan ohikoa izan den bezala, Sopelan (Bizkaia) udako lehen 2 partidak jokatuko dira, txapelketako bi finalerdi, finalak irailaren hasieran jokatuko dira.