INNPALAK KUDEAKETA EREDU BERRI BAT PROPOSATU DIE BERE PILOTARIEI

INNPALAk pilotari guztiak batu ditu gaur, eta helarazi die jakin duela Bizkaia Frontoia kudeatzeko eta ustiatzeko kontratuaren hurrengo lizitazioa ez dela aurrekoetan bezala egingo, hau da, bere kudeaketa osoaren kontratu bakar baten bidez.

Jakinarazi die, halaber, eredu berri hori ez doanez bat bere jarduera-ereduarekin, ezta enpresa-estrategiarekin ere, lizitazio horretara berriro ez aurkeztea erabaki duela.

Hala ere, bermatu die unean-unean erantzuten jarraituko duela gaur arte hartutako kontratu-betebeharrekin, bai langileekin, bai hirugarrenekin.

Egoera honen aurrean, enpresak langile guztiei jakinarazi die aukera dutela kirol-jardueraren ardura beren gain hartzeko, dagokion formula juridikoarekin, profesionalak beraiek izan daitezen, beraien intereseko balitz, kirol-diziplinaren etorkizuneko subjektu eta eragile. Horretarako, enpresak, posible duen lankidetza errazteko prest dagoela azaldu du, aukera hori ahalbidetzeko.

2025-02-28

  • Ez du parte hartuko Bizkaia Frontoiaren hurrengo lizitazioan
  • Proposatzen du pilotariek har dezatela pala profesionalaren ardura

INNPALAk pilotari guztiak batu ditu gaur, eta helarazi die jakin duela Bizkaia Frontoia kudeatzeko eta ustiatzeko kontratuaren hurrengo lizitazioa ez dela aurrekoetan bezala egingo, hau da, bere kudeaketa osoaren kontratu bakar baten bidez.

Jakinarazi die, halaber, eredu berri hori ez doanez bat bere jarduera-ereduarekin, ezta enpresa-estrategiarekin ere, lizitazio horretara berriro ez aurkeztea erabaki duela.

Hala ere, bermatu die unean-unean erantzuten jarraituko duela gaur arte hartutako kontratu-betebeharrekin, bai langileekin, bai hirugarrenekin.

Egoera honen aurrean, enpresak langile guztiei jakinarazi die aukera dutela kirol-jardueraren ardura beren gain hartzeko, dagokion formula juridikoarekin, profesionalak beraiek izan daitezen, beraien intereseko balitz, kirol-diziplinaren etorkizuneko subjektu eta eragile. Horretarako, enpresak, posible duen lankidetza errazteko prest dagoela azaldu du, aukera hori ahalbidetzeko.

Azken albisteak
Urrezko Pala Pro Txapelketako 3. jardunaldia

2025-03-10

Urrezko Pala Pro Txapelketako 3. jardunaldia

Pasa den ostiralean Mungian jokatu zen Urrezko Pala Pro Txapelketako hirugarren jardunaldia eta emaitzaei erreparatuz, atzelarien sailkapena oso estu geratu da.

Ezagutu hirugarren jardunaldiko gakoak

2025-03-5

Ezagutu hirugarren jardunaldiko gakoak

Urrezko Pala Pro txapelketak aurrera jarraitzen du eta gero eta puntu gutxiago geratzen dira palisten artean banatzeko, nahiz eta ez dagoen ezer erabakita.

Urrezko Pala Pro.ko 2. jardunaldiak ez du hutsik egin

2025-03-1

Urrezko Pala Pro.ko 2. jardunaldiak ez du hutsik egin

Urrezko Pala Pro txapelketako bigarren jardunaldiak maila handiko norgehiagoka ikusgarri bat eman digu eta beste partida bat non sasoi fisikoak emaitza zehazten duen.

Ezagutu Urrezko Pala Pro Txapelketako 2. jardunaldia

2025-02-26

Ezagutu Urrezko Pala Pro Txapelketako 2. jardunaldia

Ostiral honetan Urrezko Pala Pro txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da Mungiako Trobika pilotalekuan. 19:00etan hasiko da jaialdia eta bi partiduz osatuko da.