Bihar jarriko dira salgai Sopela Pro ’24rako sarrerak!

Datorren ostiralean, abuztuak 23, jarriko dira salgai Sopela Pro ’24 Torneorako abonuak eta sarrerak.

Datorren ostiralean, abuztuaren 23an, 12:00etan, Sopela Pro ’24 Torneoko 5 jardunaldietarako sarrerak eta abonuak erosi ahal izango dira. Jardunaldi bakoitzerako sarrerak, zein torneo osorako abonuak eskuratu ahal izango dira. Bost jardunaldietarako abonuek 25 €-ko prezioa izango dute eta irailak 1eko gaueko 23:59ak arte lortu ahal izango dira. Jardunaldi bakarrerako sarrerak 6 €-ko prezioa izango du. Sarrerak eta abonuak entradasfronton.com orrialdean eskuratu ahal izango dira, eta sarrerak leihatilan ere erosi ahal izango dira jaialdiaren egun berean.

2024-08-22

Azken albisteak
Sopela Pro ’24 Torneoko ligako bigarren jardunaldia

2024-09-12

Sopela Pro ’24 Torneoko ligako bigarren jardunaldia

Maldonado – Gordon aurrez aurre izango dituzte Necol – Del Río ligako bigarren jardunaldian. Bikote urdinak torneo honetan lehen garaipena lortzeko gogoz estreinatuko da fase honetan.

Lehen puntua banatu da Sopelan

2024-09-10

Lehen puntua banatu da Sopelan

Maldonado-Gordonek 3-2 irabazi diote Gaubeka-Ibai Perezi sailkapen faseko lehen jardunaldian. Sailkapeneko buruan jarri dira eta lehen kolpea eman dute finalerako bidean aurrea hartzeko.

Sopela Pro ’24 Torneoko bigarren fasea hastera doa

2024-09-9

Sopela Pro ’24 Torneoko bigarren fasea hastera doa

Maldonado – Gordon Gaubeka – Ibai Perezen aurka arituko dira ligako lehen jardunaldian. Kanporaketetako irabazleek elkarren aurka jokatuko dute torneoaren hasiera onari jarraipena ematen saiatzeko.

Erabaki dira hurrengo fasean egongo diren bikoteak

2024-09-4

Erabaki dira hurrengo fasean egongo diren bikoteak

Gaubeka-Ibai Pérezek 3-2 irabazi diote Necol-Del Ríori lehen kanporaketan, eta Maldonado-Gordonek 3-0 irabazi diote Fusto-Urrutiari bigarren kanporaketan. Necol eta Del Río hurrengo fasera pasako dira bikote galtzailerik onena izateagatik.