V. Urrezko Pala Pro Txapelketa aurkeztu dute

Txapelketa ostiral honetan hasiko da Mungian eta apirilaren 5ean amaituko da finalarekin. 6 jardunaldi izango ditu sailkapen ligak, eta jardunaldi bat izango da finala eta 3. zein 4. postua finkatzeko.

V. Urrezko Pala Pro irabazten saiatuko diren pilotarien zerrenda eman dute ezagutzera gaur goizean egindako aurkezpenean. Lau aurrelari eta beste lau atzelari ahaleginduko dira apirilaren 5eko finalean txapela janzten. Jardunaldi guztiak Mungiako Trobika pilotalekuan jokatuko dira.

Sailkapen liga eta Finala

Ostiralean hasi eta martxoaren zein apirilaren bitartean luzatuko da Urrezko Pala Pro Txapelketa. Sei jardunaldiko itzuli bat sailkapen ligan. Bi atzelari onenak eta bi aurrelari onenak zuzenean sailkatuko dira finalerako. Hirugarren eta laugarren postuan sailkatuak hirugarren eta laugarren postuaren bila arituko dira apirilaren 5ean, larunbata.

Sarrerak

Aurreneko jardunaldietako jaialdietarako sarrerak entradasfronton webgunean eskuratu daitezke jadanik.

2025-02-17

Azken albisteak
Urrezko Pala Pro Txapelketako 3. jardunaldia

2025-03-10

Urrezko Pala Pro Txapelketako 3. jardunaldia

Pasa den ostiralean Mungian jokatu zen Urrezko Pala Pro Txapelketako hirugarren jardunaldia eta emaitzaei erreparatuz, atzelarien sailkapena oso estu geratu da.

Ezagutu hirugarren jardunaldiko gakoak

2025-03-5

Ezagutu hirugarren jardunaldiko gakoak

Urrezko Pala Pro txapelketak aurrera jarraitzen du eta gero eta puntu gutxiago geratzen dira palisten artean banatzeko, nahiz eta ez dagoen ezer erabakita.

Urrezko Pala Pro.ko 2. jardunaldiak ez du hutsik egin

2025-03-1

Urrezko Pala Pro.ko 2. jardunaldiak ez du hutsik egin

Urrezko Pala Pro txapelketako bigarren jardunaldiak maila handiko norgehiagoka ikusgarri bat eman digu eta beste partida bat non sasoi fisikoak emaitza zehazten duen.

INNPALAK KUDEAKETA EREDU BERRI BAT PROPOSATU DIE BERE PILOTARIEI

2025-02-28

INNPALAK KUDEAKETA EREDU BERRI BAT PROPOSATU DIE BERE PILOTARIEI

Ez du parte hartuko Bizkaia Frontoiaren hurrengo lizitazioan

Proposatzen du pilotariek har dezatela pala profesionalaren ardura